martes, 15 de marzo de 2022

HEZIKETA ZIKLOAK : ERDI ETA GOI-MAILAKOAK.

 

HEZIKETA ZIKLOAK

(ERDI eta goiko MAILAKOa)

 

 

1.- Zer dira eta zertarako balio dute?

         Heziketa Zikloek, dagokien espezialitatean Teknikari edo Goi mailako Teknikari titulua lortzeko aukera ematen dute. Lanbide‑familia bakoitzaren barruan, Ziklo bat baino gehiago egon daiteke, titulu desberdinak lortzea ahalbidetzen dutenak. Heziketa Ziklo bakar batean matrikula zaitezke.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK: Erdi Mailako Heziketa Ziklo batetik, lan‑mundura ateratzen zara, egindako espezialitatean erdi‑mailako teknikari lanpostua betetzera. Baina ikasten jarraitzeko aukera ere badago : goimailako ziklo bat, esate baterako.

Adibidez, Arte Grafikoen familiatik, Erdi Mailako hiru Heziketa Ziklo egin daitezke, aldi berean, titulazio desberdinak eskaintzen dituztenak:


       

2.- Sartzeko baldintzak

            Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartu ahal izateko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortu izana beharrezkoa da.

Bigarren Hezkuntzako titulua lortzen ez den kasuetan, sarbide –proba egin behar da eta sarbide proba egiteko hona hemen baldintzak:

·       17 urte eginda edukitzea (urte honetan),edo

·       urtebeteko lan –esperientzia egiaztatzea,edo

·       Oinarrizko lanbide heziketa programa bat gainditua izatea. (CIP)

No hay comentarios:

Publicar un comentario