viernes, 17 de abril de 2015

AURRE MATRIKULAZIOKO EPEAK. 2015-2016 kurtsorako

4. KURTSOKO IKASLEENTZAT:

BATXILLERGOA


Eskabide betetzeko epea:

·         On line: 2015eko maiatzaren 4tik 13ra arte  (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 14ra arte)
  • Ikastetxean eskaerak: 2015eko maiatzaren 4tik 14ra arte


                                     LANBIDE HEZIKETA



Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:

·         Ikastetxean bertan maiatzaren 25tik ekainaren 5a arte, biak barne.

·         ONLINE eskabideak, maiatzaren 25tik ekainaren 4ra arte. (Eskaera on-line egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere NAN edo identifikazio-agiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak entregatzeko).



lunes, 13 de abril de 2015

DANTZERTI (ESCUELA SUPERIOR DE ARTE DRAMÁTICO Y DANZA)

Dantza eta arte dramatikoko Goi-mailako  ikasketako informazioa izateko  klikatu hemen

Datorren 2015-2016 ikasturtean, Arte Dramatiko eta Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak jarriko dira EAEn. Irakaskuntza horiek DANTZERTI izeneko ikastetxe publiko berrian emango dira, Bilbon. 

Unibertsitatez kanpoko goi-mailako irakaskuntzen eremuko irakaskuntza hauen helburu nagusia da esparru akademiko malgu eta moderno batean prestakuntza teoriko eta praktiko sendoz hornitutako profesionalak prestatzea. 
Lau prestakuntza-urte eta 240 kredituren bitartez, ondorio guztietarako gradu baten baliokidea den titulazioarekin batera prestakuntza sendo bat bermatu nahi zaie ikasleei.