viernes, 19 de mayo de 2017

PLAZOS DE PRE-MATRÍCULA Y MATRÍCULA EN LOS CICLOS FORMATIVOS

ERTAINAKO ZIKLOAK



AURREMATRIKULA
 ETA MATRIKULA EGITEKO EPEAK

Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne.

·         ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.(Eskaera on-line egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere NAN edo identifikazio-agiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak entregatzeko).
·         Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 30era arte.
·         Behin-behineko zerrendak: uztailaren 6an
·         Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 7ra arte, barne.
·         Behin betiko zerrendak: uztailaren 10a
·         Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 13ik 19ra, biak barne


IKASTETXE BATEAN EGINDAKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario