jueves, 10 de febrero de 2011

FP: ZIKLOAK ( ERTAINA ETA GOI MAILAKOAK). INFORMAZIOA

1.- Zer dira eta zertarako balio dute?

Heziketa Zikloek, dagokien espezialitatean Teknikari edo Goi mailako Teknikari titulua lortzeko aukera ematen dute. Lanbide familia bakoitzaren barruan, Ziklo bat baino gehiago egon daiteke, titulu desberdinak lortzea ahalbidetzen dutenak. Heziketa Ziklo bakar batean matrikula zaitezke.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK: Erdi Mailako Heziketa Ziklo batetik, lan mundura ateratzen zara, egindako espezialitatean erdi mailako teknikari lanpostua betetzera.

Adibidez, Arte Grafikoen familiatik, Erdi Mailako hiru Heziketa Ziklo egin daitezke, aldi berean, titulazio desberdinak eskaintzen dituztenak:
• Arte Grafikoetako Inprimaketako Teknikaria
• Arte Grafikoetako Aurreinprimaketako Teknikaria
• Papera eta kartoia enkoadernatzeko eta manipulatzeko Teknikaria.

Erdi Mailako Heziketa Zikloaren ondoren, ezin daiteke zuzenean Goi Mailako Ziklo batera pasa. SARBIDE PROBA PRESTATU BEHARKO DUZU. (gehiago irakurtzeko sakatu hemen)

KONTUAN HARTU bukatzen baduzu Ziklo ertaina eta egin nahi izango duzun goi mailako zikloa familia berekoak badira AZTERKETAREN FASE ESPEZIFIKOA BALIOZKOTZEN DELA.


2.- Sartzeko baldintzak

Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartu ahal izateko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortu izana beharrezkoa da.

Bigarren Hezkuntzako titulua lortzen ez den kasuetan, sarbide –proba egin behar da eta sarbide proba egiteko hona hemen baldintzak:

• 17 urte eginda edukitzea (urte honetan),edo

• urtebeteko lan –esperientzia egiaztatzea,edo

• Gizarte bermeako programa bat gainditua izatea.

(Gehiago jakin nahi baduzu galdetu Isabeli)

FAMILIA ZIKLOAK ( FAMILIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN)

3.- Iraupena:

Nahiz eta Ziklo guztiek ez duten iraupen bera, normalena 2.000 ordutan garatzea da, hots, gutxi gorabehera 2 ikasturtetan.



4.- Zikloak osatzen dituzten jakintzagai motak:

Heziketa Zikloetan ez da jakintzagaiez hitz egiten, baizik eta Moduluez.

Ziklo guzitek egitura bera dute:

1.- Zikloetan ez dira jakintzagai komunak garatzen, hala nola hizkuntza, matematika, eta abar, izan ere, jakintzagai mota hauek DBHn bereganatu den Oinarrizko Prestakuntzari dagozkio (Erdi Mailako Zikloentzako) edo Batxilergoan bereganatutakoari (Goi Mailako Zikloentzako)

2.- Ziklo guztiek honako osagai hauek dituzte:

* Espezialitate bakoitzeko berariazko moduluak

* Lanerako prestakuntzarako eta orientabiderako eta lanerako segurtasunerako moduluak

* Enpresetan praktikak

No hay comentarios:

Publicar un comentario